Euskal gatazka

Euskal Herriko gatazka
DataXX. mende bigarren erdia eta XXI. mende hasiera
LekuaEuskal Herria, Espainia, Frantzia
Gudulariak
Espainia Espainia  Espainia

ENAM:

Talde paramilitar espainiarrak:

Beste euskal talde armatu batzuk:

Galerak
Hilak: 829[1] 837[2] 842[3] 864[4]

Zaurituak: 2.365-2.600[2]

Bahituak: 79[4]

Hilak: 164≤[5] 474[6]
Torturatuak: 5.500[2] - 9.600[7]
Atxilotuak: ~30,000[8] Zaurituak: 953 (1.005)[oh 1]

Bahituak: 55[oh 2]

Euskal gatazka edo Euskal Herriko gatazka XX. mendearen erdialdean abiatutako gatazka izan da, mutur banatan, batetik, Euskal Herriaren Nazio Askapenerako Mugimendua eta, bestetik, Espainiako Gobernua eta Frantziakoa elkarren aurka izan dituena. Gatazka armatu hori izan du adierazpen agerikoena eta latzena, baina tentsio horrek Euskal Herriko eta Espainiako gizarte, politika, kultura eta ekonomiako elementu eta eragile ugari ukitu ditu.

Gatazkaren garaia gerraoste amaieratik ETAren behin betiko sueten iraunkorrera (2010-2011) kokatu izan da, askotan ETAren existentzia eta gatazka parekatuz. Gogor kolpatu ditu Hego Euskal Herria eta Espainiako gizartearen zati bat. Hego Euskal Herriko tentsio horrek Ipar Euskal Herriari eragin dio, dela berezko arrazoiengatik, dela Pirinioez hegoaldeko gertaerek utzitako aztarnagatik. Francoren diktaduraren aurkako erantzun gisa piztua, gatazkaren sustraiak karlistaldietatik datoz, eta eragin nabarmena izan du Espainiaren bilakaera politiko-mediatikoan XX. mendeko azken laurdenean eta XXI. mendearen hasieran.

Gatazkari buruzko ikuspegiak, hala ere, askotarikoak eta dinamikoak izan dira. Ezker Abertzalearen hurbileko iturriek indarkeriaren sorburua Espainiaren betiko estatu egituretan kokatzen duten bezala, gatazkaren izaera politikoa nabarmenduz, EAJ eta PSOEko zati batek, eskuinak eta eskuin muturrak ETAri eta haren indarkeria ekintzei egozten diete arazo guzti edo gehienaren erantzukizuna, segurtasun indarren ekintzaz konpontzekoa eta "konpondua", ordena publikoko auzia delakoan.

Ofizialki onartu da ETAk eta euskal talde armatuek 829 pertsona hil zituztela, baina Espainiako zein Euskal Herriko zenbait elkartek, hedabidek eta autorek gehiago zehaztu dituzte.[oh 3] Estatuaren askotariko eragileen ondorioz, 164 pertsona hildako zenbatu dira gutxienez euskal gatazkari loturik, eta 87 gehiago kontrastatzeko, Argituz elkartearen arabera;[5] Euskal Memoria taldeak, berriz, 500 pertsonetan kokatu du estatuaren ekintzaz hildakoen kopurua.[9]

  1. (Gaztelaniaz) Fallecidos por terrorismo. Espainiako Barne Ministerioa.
  2. a b c Carmena, Manuela; Landa, Jon Mirena; Múgica, Ramón; Uriarte, Juan Mº. (2013). Euskal kasuan gertaturiko giza eskubideen urraketei buruzko oinarrizko txostena (1960-2013). Eusko Jaurlaritza.[Betiko hautsitako esteka]
  3. «Elkarrizketa: Borroka armatuaren historia Euskadin, 1967-2011» Larrun (Argia) (261) 2021-03-28.
  4. a b (Gaztelaniaz) Álvarez, Javier. (2018-04-30). «La historia de ETA: 3.000 atentados, 864 muertos y más de 7.000 víctimas» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2021-05-08).
  5. a b ARGITUZ Asociación Pro Derechos Humanos. (2017-02-20). El largo camino hacia una Politica Publica de Victimas incluyente y …. (Noiz kontsultatua: 2021-01-17).
  6. 474. Gatazkaren beste biktimak. Euskal Memoria fundazioa.
  7. (Gaztelaniaz) Ramon Sola. (2012-11-30). «Un «oso latza izan da» que atraviesa décadas, policías, gobiernos y leyes» Gara.
  8. (Gaztelaniaz) «Datos significativos del conflicto vasco, 1968-2003» Euskonews & Media (256) 2004-05-28 (Noiz kontsultatua: 2010-11-01).
  9. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :10 izeneko erreferentziarako


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search